Katilua

Katilua mikrouhin-labean sartu eta, ateratzean, atzamarrak erre ditut. Barruko esnea ez da berotu, baina katilua sutan dago. Hori katiluak pitzaduraren bat duelako da, argitu dit semeak, uhinak hortik sartzen dira eta azkenean katilua berotzen da edukiaren ordez. Eta bat batean pentsatu dut mikrouhin-labean katiluari gertatzen zaiona eta bizitzan pertsonei gertatzen zaiguna ez dela hain ezberdina. Nahikoa da itxi gabeko zauri bat, gure azalean edo ariman irekitako zirrikitu bat, inguratzen gaituen munduaren aurrean zaurgarri bihurtzeko. Gaitz guztiek aurkitzen dute nondik sartu gure barnera, azala altxatu zaion katiluari uhinak sartzen zaizkion bezala. Nahikoa da gure autoestimua lurraren mailan egotea, adibidez, maltzurkeriarik gabeko begirada batean norbaiten gustuko ez garela interpretatzeko; nahikoa da harreman mingarri bat bizi izana, zauria zornatzen egotea oraindik, norbait gustuko dugula sentitzean jarrera defentsibo bat pizteko gugan; nahikoa da umetan tratu txarrak jaso izana, heldua zarenean norbaitek gaizki tratatzen zaituela normaltzat hartzeko, ezer hoberik merezi ez duzula sentitzen duzulako… Batzuetan, arrakala bat duen kikara bat bezala berotzen zara, esaten dizuten guztia zauritik, arrailduratik eta irekita geratu zaizun pitzaduratik sartzen zaizulako. Irekitako zauri bat duzulako,  denborarekin ixten ez dena. Denborak dena sendatzen du, esaten dizute, baina agian zuretzat denbora mikrouhin-labea bezalakoa da, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta gehiago erretzen zara. Zauritua egoteak beti bihurtzen zaitu zaurgarri; horregatik, ezin dira inoiz epaitu pertsonen erreakzioak denok berdinak bagina bezala, denok egoera beraren aurrean berdin erreakzionatu beharko bagenu bezala. Denak ez gara leku beretik abiatzen. Ez dugu zertan tenperatura berarekin irten behar mikrouhin-labetik. Kontuz, beraz, norbaiti agur gisa bizkarrean kolpe bat ematen diozunean. Ez epaitu azkarregi bere erreakzioa, baliteke bizkarra erreta izatea eta.

La taza

Meto la taza al microondas y, al sacarla, me quemo los dedos. La leche está templada, pero la taza arde. Eso es porque la taza tiene alguna fisura, me aclara mi hijo, las ondas entran por ahí y se acaba calentando la taza en lugar de su contenido. Y claro, no puedo evitar comparar lo que le ocurre a la taza en el microondas con lo que nos pasa a las personas en la vida. Es suficiente una herida sin cerrar, un resquicio abierto en nuestra piel o en nuestra alma, para que nos convirtamos en vulnerables ante el mundo que nos rodea, para que nos entren por ahí todos los males, como le entran las ondas a la taza descascarillada. Basta que tu autoestima esté baja, por ejemplo, para que interpretes una mirada sin malicia como una señal de que caes mal a alguien; basta que hayas tenido una relación dolorosa, que la herida aún supure, para que te encierres en ti misma, como un bicho-bola, a la defensiva a la primera señal de que alguien te gusta; basta que te hayan tratado mal de niño o de niña para que llegues a aceptar que alguien te maltrate de mayor porque en el fondo sientes que no mereces nada mejor… Hay ocasiones en las que arderías como una taza porque todo lo que te dicen te entra justamente por la herida, la hendidura, la fisura que se te ha quedado abierta y no logras cerrar, aunque el tiempo pase. El tiempo lo cura todo, te dicen, pero quizá para ti el tiempo sea como el de un microondas, cuanto más pasa, más quema. Un ser herido es un ser siempre vulnerable, por eso no se puede juzgar nunca las reacciones de las personas como si todas fuésemos iguales, como si todas tuviésemos que reaccionar igual ante la misma situación. No todas partimos del mismo lugar. No tenemos por qué salir con la misma temperatura del microondas. Cuidado, pues, cuando le des un golpe en la espalda a alguien a modo de saludo. No juzgues su reacción sin saber. Puede que tenga la espalda quemada.