Pozik “The mirror” eta “The scream” izenburuko bi ipuin argitaratu dizkidalako Dalkey Archive Press argitaletxeak Best European Fiction 2017 antologian. Bilduma honen bitartez, idazle eta lan berriak ezagutzera ematen zaizkio nazioarteko irakurlegoari, ingelesezko itzulpenean. Bilduma hau garrantzitsuenen artean kokatu da jada fikzio europarraren zabalkundeari dagokionez. Urtero kaleratzen den argitalpenak herrialde txikietako lanei bultzada berezia ematen die, hizkuntza handienen itzalpean geratu ez daitezen, eta baita literatura aniztasunari ere.
Best European Fiction 2017
1