Señoras

Hay mujeres que salen a andar y parece que les persiguen los años. Van tan rápido que parece que estuvieran intentando escapar de cumplirlos. Muchas veces van acompañadas por una amiga, hablando, sí, pero sin mirarse a la cara, sin despistarse, que hemos venido a andar, todo muy profesional. Y parece realmente que los años no consiguen alcanzarlas, porque, aunque ya llevan unos cuantos encima (hace ya décadas que se acostumbraron a que les llamen “señora”), se las ve tan convencidas de lo que están haciendo, tan dignas, con sus mallas, sus zapatillas y su chaqueta de andar, que da gusto verlas.
Es siempre una incógnita saber si vamos a llegar a su edad y si es así, cómo vamos a llegar, pero no hago más que ver mujeres de sesenta para arriba que son todo un modelo de vida activa, de ilusión, de curiosidad… No hay más que ir a una charla para comprobar que la mayoría de las asistentes son mujeres, muchas de ellas mayores. Y no creo que sea casualidad, porque muchas en su juventud no tuvieron la oportunidad de estudiar, o de estudiar lo que querían; de tener tiempo para el ocio, para ir a in museo, una conferencia, para leer, para hacer deporte; muchas solo han podido tener vida pública junto a sus maridos…
Y ahora, han llegado a una edad en la que, en lugar de pensar que es ya demasiado tarde, en lugar de decirse, chica, a dónde vamos ya con esta edad, han decidido exprimir la vida y van a la piscina, a andar, al teatro, al cine, se apuntan a un taller de lectura…Da gusto verlas. Son un ejemplo de personas que no se rinden ni ante las arrugas, ni ante la soledad, ni ante el dolor de articulaciones, ni ante el qué dirán. Las admiro.
He escrito que salen a andar y parece que les persiguen los años. Quizá debería haber escrito que no son los años los que las persiguen, que son ellas las que persiguen a los años, porque han decidido conscientemente qué hacer con los que les quedan de vida.

Andrak

Ibiltzera ateratzen diren andre batzuk, hain doaz azkar, urteak atzetik segika dituztela ematen du, haiengandik ihes egiten saiatzen ari direla. Askotan lagun batekin joaten dira, hizketan, bai, baina elkarri aurpegira begiratu gabe, despistatu gabe, oso modu profesionalean, ibiltzera atera direla ahaztu barik. Eta esango nuke benetan lortzen dutela atzetik segika dituzten urteak urrun uztea, gainean batzuk badaramatzate ere (aspaldi dakite besteen begietara “andrak” direla), hain ikusten dira konbentzituta egiten ari direnaz, hain duin, beraien malla, zapatila eta ibiltzeko jakekin, gozamena ematen du haiek ikustea.Haien adinera iritsiko garen eta, hala bada, nola iritsiko garen jakitea beti da zalantza, baina hirurogeitik gorako hainbat emakume ikusten ditut bizitza aktiboaren, ilusioaren, jakin-minaren eredu direnak. Guztiontzako eredu izan daitezkeenak, haien jarreragatik. Hitzaldi batera joatea besterik ez dago, bertaratutako gehienak emakumeak direla egiaztatzeko, haietako asko adinekoak. Eta ez dut uste kasualitatea denik, gaztaroan askok ez baitzuten aukerarik izan ikasteko, edo aisialdirako denbora, museora joateko, hitzaldi batera, irakurtzeko, kirola egiteko… Askok senarrarekin batera bazen bakarrik izan dute bizitza publikorako aukera. Eta orain, ikusten ditut eta benetan pozten naiz, bizitza zukutzea erabaki dutelako: igerilekura doaz, antzerkira, irakurketa talde batean ematen dute izena… Iruditzen zait eredu direla ez dutelako amore ematen ez zimurren aurrean, ez bakardadearen aurrean, ez artikulazioek eragindako minen aurrean edo besteek esango dutenaren aurrean. Miresten ditut.Urteak atzetik segika balituzte bezala ibiltzen direla idatzi dut, baina agian idatzi beharko nuke ez direla urteak haien atzetik dabiltzanak, beraiek dabiltzala urteen atzetik, geratzen zaizkien horietan zer egin nahi duten erabaki dutelako jadanik.