Runner

Ez dut zure kexa ulertzen ba, esan dizu amak telefonoz. Sekulako zortea duzue oraingo bikoteekin: ez dute edaten, ez dute erretzen eta gainera kirola egiten dute… Ez gure garaiko senarrak bezala, edan, erre eta egunero txikiteotik berandu heltzen ziren haiek… Amak ez dizu kexa onartu zure senarra gaur ere korrika egitera irten dela eta nazkatuta zaudela esan diozunean. Triatloiaren kontuarekin hasi zenetik arratsaldero irteten da, justu zu bikiak bainatzen hasten zarenean, afaria egiteko dagoenean, hurrengo eguneko gauzak prestatzeko…

Gaur ere han irten da, bere runner zapatilla berriekin eta eskumuturrean  tamainagatik paretako erloju baten antza duenarekin. Baina handia izan behar derrigorrez hainbeste gauza baditu: GPSa, pulsometroa, ibilbideak diseinatzeko mapak, bluetooth aurikular inalanbrikoak, altimetro barometrikoa… Erosi zuenean emozionatuta irakurri zizkizun prestazio guzti horiek.

Eta gaur, ontzi-garbigailutik plater garbiak ateratzen dituzun bitartean, pentsatu duzu agian ez duzula kexatzeko eskubiderik, zure senarrak kirola egiten duela, besterik ez, eta hori ona dela, eta gizartean ondo ikusia dagoela gainera. Baina zazpi t’erdietatik hamarretara desagertzen da etxetik, etxeak eta umeek lan gehien eskatzen dizuten ordutegian. Eta konturatu zara zure aitaren txikiteoaren ordutegia ere horixe bera zela. Ordu horietan bera ere ez zen sekula etxean izaten.

Dena jaso eta umeak lokartzea lortu duzunean, zure senarra agertu da, ile bustia eta dutxako xaboiaren usainarekin. Lur jota nago, esan diozu, eta logelara joan zara. Ohean eserita pentsatu duzu zorionez gauzak asko aldatu badira ere, eta gizon asko etxe barruan duten erantzukizuna berea egiten hasi badira ere, oraindik zure aitaren garaiko gizon horietako asko geratzen direla. Txikitero berriak dira, pentsatu duzu. Diferentzia bakarra lehen gibela izorratzeko arriskua zutela, eta orain oin-zolako faszitisa  eta tendinitisa sufritzekoa.

3 thoughts on “Runner

  1. Pingback: Runner • ZUZEU

  2. Agian, zure amak erneguka epeltzen zuen maindiraren gainean eserita zaudela, pentsatzen hasi beharko zenuke, eta zaure gustukoak izan diren eta izan daitezkeen zaletasun.ezberdinak zerrenda zenizake(kirolak, ikasketak, hizkuntzak, …).. Eta horiei guztiei denbora ezin eskeintzea noren.kulpa den hausnartzen hasi beharko zenuke,. Eta halako batean, agian, muga asko eta asko zuk zeuk bideratu dituzula ohartu eta gero, barru~barrutik mekaguenzotz zakar bat oihuka zenezake, eta abantza hartuta, ohean.etzanda dagoen morroi hori paparretik har zenezake. Eta begietara irmoki begiratuz halako zeozer esan ahal izango zenioke…”Aizu, Hawkins horrek aldrebestu zuen.denbora/espazio tarte berean gaude gu biok eta hemendik eta aurrera berorrek sortzen duen indar grabitazionala orekatzeko ahalegin bera egingo dogu batak eta besteak. Horrela, bakoitzak geure zaletasun edo helburuei aurre egiteko beharko dugun denbora tartekatuko dugu, eta bide batez, batak bestea ahal moduan laguntzea ahalbidetuko dugu. Gainera, partekatzen dugun.txoko txiki honetan zoriontasuna bikoiztea lortuko.dugu..”” Eta izerdi patxetan dagoen hor,i esandakoa ulertzera hurbildu ere ez bada egiten, zure amak ez bezala, ezinezkoa zuen eta, antzarrak ferratzera edo popatik hartzera agindu beharko zenuke, inolako kupidarik gabe. .Eta bide batez, horrekin guztiarekin, mendeetan zure amona eta zure ama eta baita haien atzekoak ere eta baita zu zeu ere lotuta euki zaituen kate erdoildua txikituko zenuke, eta zure alabak.ez du sekula , erneguka , inolako alprojarik ohean etzanda begiratu behar izango. Eta ez zuk ez eta ondorengoek ere ez diote nori bere gairzen.errua leporatu behar izango, hori baita esklabutza motarik zaharrena, gure bidea geuk marraz dezskegunaren konbentzimenduaz sekula jabetzen uzten ez diguna.
    Aitor Olibares Iturbe.

    Like

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s