Lerro zuzena

Gizarteko beste eremu batzuetan ere gertatzen da. Sistemaren erroa kritikatu beharrean, arazoaren tripetara joan beharrean, sistemaren katebegi ahulenari erasotzen zaio. Kulturaren munduan ere bai. Sortzaileek bizi duten egoera prekario eta ezegonkorra ahaztuta bezala erasotzen zaie sortzaileei makroebento globalizatzaile batean parte hartzeagatik, edo sari instituzional bat jasotzeagatik, edo euren liburua argitaletxe mainstreaming batean argitaratzeagatik.
Eredu izan beharko liratekeela argudiatzen dute batzuek, eta ondo iruditzen zait gure sortzaileak ideia, jarrera edo balio batzuen eredu izatea, noski baietz, baina arazoari ahulune eta ertz asko ikusten dizkiot, eta iruditzen zait hemen eredu izatearen exijentziaren maila ez dela berdina kultur sortzaileentzat edo gizarteko beste eremutako ordezkarientzat.
Erraza da Berri txarrak taldea kritikatzea MTVren ikuskizunean jotzeagatik, eta zilegi iruditzen zait halako ekitaldi baten kontra egotea, bereziki gure kulturaren beharrak ikusita eta ze kultur eredu bultzatu nahi dugun egin beharreko hausnarketa delako, baina kritika horien gezi guztiak hain justu sortzaileei gupida gabe zuzentzea ez zait onargarria iruditzen. Eta errepikatzen dut, bereziki sortzaileek bizi duten egoera ikusita.
Hemen ez dago arazorik gure tabernetan Coca cola “inperialista” saltzeko, ez dago arazorik umeen esplotazioari esker merke ateratzen zaizkigun arropak erosteko, ez dago arazorik makroebentoetara joateko (beti ere gure talde batek jotzen ez badu), edo soldata baten truke multinazional baten bulego, sukalde edo dendan lan egiteko. Baina hemen erraz aurkitu dezakezu erdal kultura soilik kontsumitzen duen bat euskal sortzaile bat kritikatzen bere azken liburua gazteleraz argitaratu duelako, adibidez.
Altza dezala eskua kontraesanen batean bizi ez dena. Ruperrek dioen bezala, oso zaila da lerro zuzena marraztea superfizie irregularrean. Agian lerroari begiratu beharrean, atentzioa gure gizarte irregular honetan jarri beharko genuke. Arazoaren tripetan. Eta bitartean, ba ze esango dizuet, zaindu maite duzun hori.

1 thought on “Lerro zuzena

  1. Euskal musika talde bat kritikatzen duena MTVra joateagatik, ba libre da kritikatzeko, noski, adierazpen askatasuna dago; baina nire ustez kritikatzaile horrek ez duela arretarik merezi…

    Like

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s